Basoko Ibilbidea
Txantxiku Arkulariak

Basoko Ibilbidea gero eta indar gehiago hartzen ari den arkutiraketa modalitatea da, izenak esaten duen moduan basoan izaten da, eta ibilbide bat egiten da, beraz betiko arkutiraketarekin konparatuta ikusgarriagoa da. Behin basoko ibilbide baten parte hartuz gero, hurrengoa noiz izango den galdetzen du arkulariak.

Arkuarekin botatzeaz gain basoan zehar goiza pasatzean biziberrituta geratzen zara, nahiz eta batzuetan goitik behera bustita amaitu euriarengatik, edo zutik egon ezinda daukazun nekatuarekin edo lurreko lohi guztiak erropatan eduki arren.

Amerikarrek asmatu ei zuten modalitate hau, seguraski ehizarako entrenatzeko. Ondoren etorri zen Europara.

Basoko ibilbidearen
berezitasunak ezagutu

24 diana egoten dira ibilbideko, animali desberdinen itxurarekin, untxi edo hegazti txikietatik hasi eta lehoi edo hartzetaraino, basurde eta otsoetatik pasatuta. Izenak dioen bezala 3 dimentsio dituzte, benetako animaliak imitatzen dituzte, eta horren ongi daude eginda batzuk, benetakoak diruditela!

Diana bakoitzari bi gezi bota behar zaizkio, eta bizi eremuan joten saiatu behar da, puntuazio altuagoa baitu. Bihotzaren barneko zirkuluak 11 puntu, bihotzak 10 puntu, birikiak 8 puntu eta beste guztiak 5 puntu. Daukan gauza politenetakoa da piketatik animalira dagoen distantzia ez dela jakiten, apuntatzeko erreferentzia gabe botatzen bada piketa 5-35 metro bitartean egongo da, eta aldiz bisorearekin botatzen bada 5-45 metro bitartean.

3D Diana Txantxiku Arkulariak

Partaideak 3tik 5era bitarteko taldetan banatzen dira, normalean arku motaren arabera, txapelketa ofizial bat bada, horretaz gain, bakoitzak sailkapenean duen postuarekiko ere banatzen dira. Talde hauek patruila izena dute, eta txandaka ibilbideko diana guztietara bina gezi jaurti behar dituzte. Pilaketarik ez sortzeko, patruila bakoitza diana desberdin batetik hasten da, eta itzulia egitean aurreko dianan amaituko du, guztietatik pasatuz. Patruila bakoitzean bi pertsona arduratuko dira puntuak apuntatzeaz, eta patruila buru bat ere egongo da, gezi baten balioa erabakitzerakoan gehiengoak esaten duenak irabaziko du, eta beharra edukiz gero epaileari deitu dakioke.

Txantxiku Arkulariak Patrulla

Arku motaren eta erabilitako gezien arabera, 4 modalitate dauzkagu:

  • Arku zuzena edo longbow-a
  • Arku biribildu instintiboa
  • Arku biluzia
  • Arku librea
  • Nazioarteko federakuntzaren (WA) araudia gazteleraz.