Nortzuk Gara
Txantxiku Arkulariak

2000 urtearen bueltan sortu zen Txantxiku Arkulariak taldea Oñatin. Larraña institutoko kantxan ikastaro batzuk egon ziren, eta horren ondorioz taldea sortzea pentsatu zen.

Hasierako taldetik hiru lagun geratzen gara, jentea pasatu da taldetik, batzuek beste batzuek baino denbora gehiago egin dute gurekin. Hainbat gorabeheren ostean, 15 bat kidek osatzen dugu taldea.

Hasi ginenean, aretoko eta aire libreko lehiaketetan aritzen ginen, urtean behin basoko ibilibidea egiteko aukerarekin, baina aretoko Gipuzkoako txapelketa batean Ordizia taldeko Amadeo Diaz ezagutu genuen, haren bidez jaso genuen orain horrenbeste atsegin dugun Baso ibilbideen informazioa. Denborarekin ia modalitate horretan bakarrik parte hartzera heldu gara, nahiz eta noiz edo noiz bestelako lehiaketetan ere parte hartu.

Txantxiku Arkulariak Patrulla

Informazio Gehiago

Taldean izena emateko gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, lehenengo hastapen ikastaro bat egin beharko da. 16 urtetik beherakoek nagusi batekin etorri beharko dira.

KUOTAK

Adinaren arabera kuota desberdinak egongo dira. Gainera kuota ordaintzeak entrenamentu lokalaren giltza edukitzeko eskubidea ematen du, beti ere 18 urtetik gorakoentzako.

Kide Heldua: 15€ hileko

18 urtetik beherako kideak: 5€ hileko

Harremanetan Jarri

Entrenamentu lokala:

Larraña-Zuazola Institutua, Larraña auzoa, Oñati, Gipuzkoa.

Kontakturako emaila:

txantxikuarkulariak@gmail.com

Entrenamentu eta Ikastaroak

Ostiralero arratsaldeko 6retatik 8retara